Bazkideen emankizunak - Nigan, ispilu batean bezala

INPRIMATU

Bazkideen emankizunak > Nigan, ispilu batean bezala

Emankizuna: Nigan, ispilu batean bezala

Bazkidea(k): Irati Jimenez

Ekitaldi mota: Kantuz lagunduriko ikuskizun performatua

Azalpena:

Zer ikusten du literaturak bere burua ispiluan begiratzen duenean? Eta zer-nolako lekua izan dute ispiluak liburuetan? Nortzuk dira gaur egungo Narcisoak, haien irudiaren loriatan kondenatuta bizi direnak? Ba ote da gure artean Gorgonarik, bere burua ispiluan ikusi eta betiko harrituta geratuko litzatekeen izakirik. Literaturaren eztia eta eztena, ispiluen bideetan barrena, Irati Jimenezen hitzekin eta Pettiren musikarekin. Egi batzuk, ego gehiegi, umore ukitu bat, metafora gehiegi. Dena "Nigan, ispilu batean bezala.  

Hizkuntza: Euskara

Iraupena: 50 minutu

Estreinaldiaren data: 2017-05-10

Areto mota:Antzokietan zein kultur etxeetan

Nori zuzendua: Publiko zabalari

Zenbatentzat egokitua: Formato ertaina, nahi beste jenderentzat

Lan-taldea:

Bi lagun, Irati Jimenez (hitza) eta Petti (kantuak).

Produkzio beharrak:

Mikrofono bi, argiztapena, pare bat aulki. Geuk jartzen ditugu musika tresnak eta bestelako atrezzorako kontuak.

Kontrataziorako: irati.jota@gmail.com edo 685690527

Ikus-entzunezkora esteka: Hemen