Bazkideen emankizunak - MUXUAK sentikaria

INPRIMATU

Bazkideen emankizunak > MUXUAK sentikaria

Emankizuna: MUXUAK sentikaria

Bazkidea(k): Ainara Maia

Ekitaldi mota: Sentikario musiko-literario-artistikoa

Azalpena:

Ainara Maiaren "Muxuak" azken poema-bilduman oinarritutako sentikari literario-musikala-artistikoa da. Marrazki eta ipuin-kontaketa munduan eskarmentu handiko Mattin Martiarenaren akuarelek osatzen dute ikuskizunaren hezurdura; eta akuarela-margoen tarteetan errezitatzen dituzten poemak gitarra eta muxu-gitarrarekin nahasten dira. Muxu-kitarraren bitartez, Scaccia pensieri edo pentsatzeari uztea erabaki du Ainara Maiak eta MUXUAK banatu nahi ditu jendartean pentsatzeari uzteko eta sentitzera, sentituz batera, gero ekiteko bihotzaren arabera.

Hizkuntza: Euskara

Iraupena: Ordubete

Estreinaldiaren data: 2017-03-19

Areto mota:Areto txikia

Nori zuzendua: Helduentzat

Zenbatentzat egokitua: 1-50

Lan-taldea:

Mattin Martiarena marrazkilaria, Pantxoa amaiurtarra “Pottoka” taldeko gitarra-jolea eta kantaria eta Ainara Maia olerkari.

Produkzio beharrak:

Mikro bat edo bi, koadroak jartzeko astoa eta pantaila-projektorea entsegua.

Kontrataziorako: . ainaramaya@gmail.com/ 655742924