Bazkideen emankizunak - Mugaldekoak – Galdemoduen trilogia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Bazkideen emankizunak > Mugaldekoak – Galdemoduen trilogia

Emankizuna: Mugaldekoak – Galdemoduen trilogia

Bazkidea(k): Edu Zelaieta Anda

Ekitaldi mota: Literatura eta musika uztartzen dituen emanaldia

Azalpena:

Mugaldekoen trilogia osatzera heldu den lan honetan, garrantzi berezia hartu dute azken urteotan bizi izan gaituzten hainbat galderak: zenbat etsai adiskidetu bizi dira gutako bakoitzean?; zer ote du beldurraren nabalaren ahoak hain ongi mozteko?; maitasun bertikalak gaixtatutako zauriak sendatzen ahal ditu botika horizontalak? Gauza jakina da, baina, galderak ez dakarrela erantzunik beti; areago, batzuetan gertatzen da galdemodu batetik abiatuta galdemodu berriak etortzen direla. Horretarako, pop-rock, folk eta country kutsuko musikaz jantzitako emanaldia prestatu dugu, bai eta testuetan umore zein ironia printzak txertatu ere.

Hizkuntza: Euskara

Iraupena: 70-75

Estreinaldiaren data: 2017-10-21

Areto mota:Areto itxia

Nori zuzendua: Helduentzat

Zenbatentzat egokitua: 12-15 lagunetik gora

Lan-taldea:

Edu Zelaieta Anta: irakurketak eta bozak Beñardo Goietxe Laurnagarai: gitarrak eta bozak Raúl García Etxeberria: gitarrak, harmonika, jostailuzko pianoa

Produkzio beharrak:

Hiru mikro, soinu-nahasketarako mahaia eta teknikaria, argiztapena.

Kontrataziorako: edu.zelaieta@ehu.eus, mugaldekoak@gmail.com

 
Idazleak Ikastetxeetan
Liburuak Gozagarri 2017
uberan.eus
Literatur Jarduerak
gure programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Azaroa 2017 hurrengoa
 
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta