Bazkideen emankizunak - Mendi-joen balada

INPRIMATU

Bazkideen emankizunak > Mendi-joen balada

Emankizuna: Mendi-joen balada

Bazkidea(k): Aingeru Epaltza

Ekitaldi mota: Hitza eta musika

Azalpena:

Mendi-joen balada Aingeru Epaltzaren Mendi-joak liburuko ipuinetan oinarritutako literatur ikuskizuna da. Mendizaletasunetik abiatuta, Epaltzak gogoeta egiten du modernitateaz, literaturaz, giza harremanez, sexuaz, bizitzaz eta heriotzaz, ironia eta zorroztasuna lagun. Ondoan, Elena Ronkal du, tarteka idazlearen narrazioen pasarteak irakurtzen, batzuetan bakarka, bestetan egilearekin batera. Usoa eta Ane Wyssenbach-ek gaur egungo euskal pop-folk estiloko printzak ematen dituzte (Huntza, Izaki gardenak, Libe, Mugaldekoak), Koldo Mirandaren gitarra akustikoak lagunduta, eta betiere ikuskizunaren hari nagusiari loturik.

Hizkuntza: Euskara

Iraupena: Ordu 1

Estreinaldiaren data: 2018-04-18

Areto mota:Edozein areto txiki edo handi

Nori zuzendua: Edozein literaturzale helduri

Lan-taldea:

5 lagun. Hizlari bat, irakurle bat eta hiru kantari-musikari

Produkzio beharrak:

Atril batzuk eta nahi adina toki. Mikroak eta gainerako tresneria beraiek ekartzen dituzte.

Kontrataziorako: aingeruepaltza@gmail.com