Bazkideen emankizunak - Mara feat. Milay (ipuin musikatua)

INPRIMATU

Bazkideen emankizunak > Mara feat. Milay (ipuin musikatua)

Emankizuna: Mara feat. Milay (ipuin musikatua)

Bazkidea(k): Mikel Ayllon

Ekitaldi mota: Ikuskizuna

Azalpena:

Oharkabean, gutunak postontzira iristen diren modu horretan heldu zaigu guri Milayren eskutitza, Uruguaiko Montevideotik. Haurra zela ezagutu genuen guk Milay, eta, harekin batera, bere aita Didaskó. Eduardo Galeanoren ipuin batean izan zen, eta geroztik, urterik urte eta ipuinetik ipuinera, haien ondoan hazi gara. Libertad izeneko kartzelatik mugitu gabe bisitatu ditugu lurralde urrun askoak: Portugal, Alemania, Aljeria, Irak… Hego Poloraino iritsi garen arte.

Orain, berandu baino lehen, itzultzeko ordua da, eta jakina denez, itzultzea egin daitekeen gauzarik zailena da.

Bidaia bat, ipuin, kantu eta marrazkien eskuari helduta.

Hizkuntza: Euskara

Iraupena: 60 minutu

Estreinaldiaren data: 0000-00-00

Areto mota:Areto txikia

Nori zuzendua: Helduentzat

Zenbatentzat egokitua: 1-500

Lan-taldea:

Igor Arzuaga (pianoa + ahotsa + marrazkiak) eta Mikel Ayllon (hitzak) + Emilia Aaltonen (biolina)

Produkzio beharrak:

-Soinu ekipoa: hiru mikro eta bi linea (jack konexioa)

-Pantaila bat (edo horma, izara, plastiko... zuri bat)

-Proiektore bat (hdmi sarreraduna)

Kontrataziorako: : mikelayllon@gmail.com edo 620605150 (Mikel)

Ikus-entzunezkora esteka: Hemen