Bazkideen emankizunak - Linbotarren itzalak ate ostean

INPRIMATU

Bazkideen emankizunak > Linbotarren itzalak ate ostean

Emankizuna: Linbotarren itzalak ate ostean

Bazkidea(k): Asier Serrano

Ekitaldi mota: Ikuskizun musiko-literarioa

Azalpena:

Asier Serranoren "Ate osteko itzalak" eta "Linbotarrak" azken poema liburuetan oinarritutako ikuskari literario-musikala da "Linbotarren itzalak ate ostean". Musika munduan eskarmentu handiko Antxon Sarasua, Miren Fernandez eta Asier Serranoren ibilbidearen hamar abesti birmoldatuk osatzen dute ikuskizunaren hezurdura; eta abestien tarteetan errezitatzen dituzten poemek bidaia intimo gazi-gozora eramango dute entzulea. Iradokitzailea bezain gordina eta biluzia izan nahi duen ikuskarian, egungo gizartean partekatzen ez diren sentimendu unibertsalak izango dituzte hizpide hiru protagonistek, batzuetan umore suminkorrez, bestetan samindura surrealistaz, baina beti egiazkotasun iraingarriz. Bereziki ikuskizunerako sortutako musika pieza erogarrien laguntzaz, eta agertokiaren espazioa beteko eta aldi berean hustuko duten irudi sarkorren bidez, ikuslea odol-haragizkoago bihurtuko duen sentikaria da “Linbotarren itzalak ate ostean”.

Hizkuntza: Euskara

Iraupena: Ordubete

Estreinaldiaren data: 2016-09-09

Areto mota:Areto itxia

Nori zuzendua: Helduentzat zuzenduriko emanaldia (16-99 urte)

Zenbatentzat egokitua: 1-500

Lan-taldea:

Antxon Sarasua (ahotsa, teklatuak, gitarra eta programazioa), Miren Fernández (ahotsa eta teklatuak) eta Asier Serrano (ahotsa eta gitarra. 

Produkzio beharrak:

Hiru mikro, soinu-nahasketarako mahaia eta teknikaria, argiztapena, entsegua.

 

Kontrataziorako: eie

Ikus-entzunezkora esteka: Hemen