Bazkideen emankizunak - Lau Haizetara: ipuinak dantzatzeko, joalsteko eta ikusteko poemak

INPRIMATU

Bazkideen emankizunak > Lau Haizetara: ipuinak dantzatzeko, joalsteko eta ikusteko poemak

Emankizuna: Lau Haizetara: ipuinak dantzatzeko, joalsteko eta ikusteko poemak

Bazkidea(k): Itziar Zubizarreta

Ekitaldi mota: Literatura emanaldia

Azalpena:

Ardatzan istoriotxo bat dago: “Lau Haizetara” izeneko txabola batek babesa eskaintzen die, arrazoi desberdinak medio, gerturatzen diren animaliei. Haize bakoitzak animalia bat ekarriko du, dantzatzeko poema bat, jolasteko poema bat eta ikusteko poema bat, urtearen zikloa osatzen den bitartean. Kontakizun natural batean integratuko dira elementu guztiak, emanaldian parte-hartze zuzena suspertzen delarik. Lengoaia artistiko desberdinak eskaintzen zaizkie haurrei eta haien gurasoei: kontakizuna, poesia errezitaldia, musika eta objektu antzezpenak, parte-hartzaileei gozamen bide desberdinak eskainiz. Azkenean, azpimarratu emanaldi lasaia dela: ahots naturalaren bitartez, sormena, jolasa eta norberak bere ahotsari entzuteko bideak eskaintzen dizkiegu haurrei eta haien gurasoei ere.

Ipuinak: Itziar Zubizarreta
Poemak:  Tradiziozkoak
Musikak: Aita Madinaren moldaketak + Jose Azpiazuren foxtrota. Baranzanoren gitarraren interpretazioan

Ur: Euriaren liburua. Denonartean
Juan Kruz Igerabideren poema batzuk
Elena Odriozolaren irudi batzuk
Oihane Igerabideren Sarrera musika

Hizkuntza: Euskara

Iraupena: 45 minutu

Estreinaldiaren data: 2014-02-02

Areto mota:Egokitu daiteke, baina hobe ilundu daitekeen espazioa

Nori zuzendua: 4-7 urte bitarteko haurrak eta haien gurasoak

Zenbatentzat egokitua: Gehienez ere 4o lagun

Lan-taldea:

Itziar Zubizarreta + Taun Taun teatroa

 

Saioaren gidoia: Itziar Zubizarreta
Objektu antzerkia: Itsaso Azkarate + Karlos Odriozola (Taun Taun teatroa)

 

Produkzio beharrak:

Mahaia, mikroa, argiztapena, audioa, montaia. Soinua hedatzeko ekipoa eta mahai txiki bat.

Kontrataziorako: Itziar Zubizarreta