Bazkideen emankizunak - Hitzen Ahairea. Zeri kantatzen diogu euskaldunok?

INPRIMATU

Bazkideen emankizunak > Hitzen Ahairea. Zeri kantatzen diogu euskaldunok?

Emankizuna: Hitzen Ahairea. Zeri kantatzen diogu euskaldunok?

Bazkidea(k): Gotzon Barandiaran Arteaga

Ekitaldi mota: Ikastaroa-tailerra-hitzaldia

Azalpena:

Literatura eta musikaren arteko elkarreraginetik sortutako kantagintza aztertzea da gure helburua:  Zelan kantatu dute gure idazle eta musikariek Euskal Herria?  Zein eragin (izan) dute idazle eta musikarien artean sortutako kantek euskaldunon imaginarioan?  Zein alde dago Historia liburuetan erakusten digutenaren eta idazle eta musikarien artean sortutako kantek kontatzen dutenaren artean?  Zein zen kantaren funtzio soziala XX. mendean? Eta gaur egun? Galdera horiei guztiei saioan parte hartuko dugunon artean erantzuten ahaleginduko gara. Horretarako, zenbait kantari eta musika taldek kantetarako erabili dituzten testuak eta kantari eta poeten arteko harremanak aztertuko ditugu, baita zuzenean kantatuko ere.

Hizkuntza: Euskara

Iraupena: 60minutuko saioak (12 ordu)

Estreinaldiaren data: 0000-00-00

Areto mota:Edozein

Nori zuzendua: Musikazaleei

Zenbatentzat egokitua: 40-50-60 lagunentzako

Lan-taldea:

Rafa Rueda musikaria

Gotzon Barandiaran idazlea

Produkzio beharrak:

Internet sarbidea, pantaila eta proiektorea.

Kontrataziorako: Gotzon Barandiaran gotzonba@armiarma.eus / 656796209

Ikus-entzunezkora esteka: Hemen