Bazkideen emankizunak - HItzak hots

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Bazkideen emankizunak > HItzak hots

Emankizuna: HItzak hots

Bazkidea(k): Miren Agur Meabe, Anjel Lertxundi eta Antton Valverde

Ekitaldi mota: Musika eta poesia-emanaldia

Azalpena:

Emanaldiaren izenburuak poesiaren eta musikaren arteko uztarketa adierazten du. Honako hauek biltzen ditu: Sarreran eta erdi partean, Anjel Lertxundiren hausnarketa hainbat alderdiri buruz: poesiaren musikaltasuna, emakumeek ustez idatzitako letren eskasia, eta abar. Jarraian, Antton Valverderen zortzi kanta berri, bost euskal emakume poetaren testuetan oinarrituta: Itxaro Borda, Arantxa Urretabizkaia, Tere Irastortza, Jule Goikoetxea eta Miren Agur Meabe. Anttonek interpretaturiko kantu bakoitzari, Miren Agur Meabek erantzuten dio hainbat testu propio irakurriz, beste poeten testuekin izandako elkarrizketaren emaitza.

Hizkuntza: Euskara

Iraupena: 90 mintutu

Estreinaldiaren data: 0000-00-00

Nori zuzendua: Helduei

Lan-taldea:

Antton Valverde, Miren Agur Meabe eta Anjel Lertxundi.

Produkzio beharrak:

—    Yamaha C-3 pianoa edo antzekoa, ondo afinatua

—    Mikrofonoak: 1 pianorako eta Anttonen ahotserako; 2 inalanbriko (Anjel eta Miren Agur)

—    Atrila eta taburetea erdian

—    Bi besaulki edo jarleku albo batean

—    Pianorako banketa

Oharra: Pantailan proiekta daitezke abestien hitzak, publikoak irakurtzeko. Kasu horretan, garaiz emango genuke dokumentua.

Kontrataziorako: mitxumeibi@gmail.com / Edo 659 01 708 (Miren Agur Meabe)

 
Liburuak Gozagarri 2018
Idazleakaz
Literatur Jarduerak
Idazleak Ikastetxeetan
uberan.eus
Gure Programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Azaroa 2018 hurrengoa
 
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta