Bazkideen emankizunak - Emeak eta Kumeak / Mujeres y niņas

INPRIMATU

Bazkideen emankizunak > Emeak eta Kumeak / Mujeres y niņas

Emankizuna: Emeak eta Kumeak / Mujeres y niņas

Bazkidea(k): Ana Jaka

Ekitaldi mota: Ikuskizuna

Azalpena:

Garena eta ez garena zein mugen artean mugitzen da? Non bukatzen da jolasa, non araua hausten, non hasten errealitatea? Intimitatea ez al da azaleratzen den zerbait? Pertsonai bihurtzen nau publikoa izateak? Eta emakumea ez al da beti emakume publikoa?

Ana Jakaren poemak hartu, berrinterpretatu eta gorputz hizkuntzara eraman dituzte hiru emakume artistek. Ondoren emakume poeta ere oholtzara igo da, beraiekin hartu-emanean.

Musika, gorputz-adierazpena, akrobazia, keinu-antzerkia eta hitza nahasten dituen ikuskizun performatiboa dugu hau, hausnarketa piztea helburu, gozamen estetikoaz haratago.

Hizkuntza: Euskara/ Gaztelania

Iraupena: 40 minutu + 20 minutuko solasaldia

Estreinaldiaren data: 0000-00-00

Areto mota:Areto txikia, baina beharrezkoa da gutxienez 6 metroko zabalera, 4 metroko sakonera eta 4 metroko altuera duen eszenatokia.

Nori zuzendua: 14 urtetik gorakoentzat

Zenbatentzat egokitua: Aretoan sartzen direnak

Lan-taldea:

Maribel Martínez, Aintzane Baleztena eta Izaskun Lasarte (akrobatak), Ana Jaka (ahotsa) eta teknikoa.

Produkzio beharrak:

Kalean izanez gero, 220w-ko hargunea. Areto batean bada, raiderra beharrezkoa da.

 

Prestaketarako denbora: bi ordu kalean edo argirik gabeko aretoan, eta hiru, eszenatoki batean.

Kontrataziorako: : Ana Jaka, ajakagarcia@gmail.com, 651720355

Ikus-entzunezkora esteka: Hemen