Bazkideen emankizunak - Emakume burugabea

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Bazkideen emankizunak > Emakume burugabea

Emankizuna: Emakume burugabea

Bazkidea(k): Antxiñe Mendizabal

Ekitaldi mota: Errezitaldi-emanaldia

Azalpena:

Burua galdu, gorputzera itzuli eta bihotza berreskuratzeko

Antxiñe Mendizabal Aranburu idazleak eta Iraia Okina Salazar ilustratzaileak argitaratutako Emakume burugabea ipuin-poeman oinarrituta dago poesia-emanaldia, hitza, mugimendua eta musika uztartuz pentsatutako saioa.

Bere gorputza okupatzeko beharra duen emakume bat du protagonista. Aspaldi sentitzen da preso emakumea bere oinetako gorrietan, eta oinak moztea beste erremediorik ez zaio geratuko askatzeko. Horretan, sustrai berrien bila, basamorturako bidea egingo du, eta inon den lekurik idorrenean aurkituko du bizitza emango dion lurra. Bidaian aurrera, basoaren erdian, sorgin-haizeak jota, burua ere kendu beharko duela jabetzen da halako batean, arrazoimena albora utzi eta bere zentzumenak erabiliz pentsatzen hasteko.

Liburuak jasotzen duen kontakizuna metafora bat izan daiteke, litekeena da, ordea, emakume askoren egunerokotik oso gertu dauden bizipenen lekukotza izatea, askatasun eta maitasun kantu bihurtuta.

Hizkuntza: Euskara

Iraupena: 50'

Estreinaldiaren data: 2018-09-04

Areto mota:Txikia

Nori zuzendua: Helduak

Zenbatentzat egokitua: 100 lagun-edo

Lan-taldea:

Antxiñe Mendizabal Aranburu

Nerea Gartzia Gartzia

Pello Ramirez

Produkzio beharrak:

Mikro hankaduna, atrila eta flexoarekin

Mi mikro inalambriko

Bi mikro musikariarentzat

Argiztapena

Kontrataziorako: nerea@herribixi.eus

Ikus-entzunezkora esteka: Hemen

 
Liburuak Gozagarri 2018
Idazleakaz
Literatur Jarduerak
Idazleak Ikastetxeetan
uberan.eus
Gure Programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Abendua 2018 hurrengoa
 
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta