Bazkideen emankizunak - Arrotz eta eder

INPRIMATU

Bazkideen emankizunak > Arrotz eta eder

Emankizuna: Arrotz eta eder

Bazkidea(k): Pako Aristi

Ekitaldi mota: Ikuskizun musiko literarioa

Azalpena:

BI irakurle, Pako Aristi idazlea, eta Itziar Gomez aktorea, oinarrian harturik Aristiren azken poema liburua, ´Arrotz eta eder´, baina ez hori bakarrik:  Itziar Gomezek idatzitako poemak ere irakurriko ditu egileak. Itziar Gomez gidoilaria da, bikoizketan egin du lan, eta gaur egun Idazle Eskolan ahoskera klaseak ematen ditu. Bien artean aletuko dute poema sorta ederra, giro gozo eta lasaian, Aristik tarteka pianoa jotzen duen bitartean. Hitz sakonak, irakurketa neurtua, bihotza poesiaren misteriora zabalik daukaten guztientzat egina.

Hizkuntza: Euskara

Iraupena: Ordubete

Estreinaldiaren data: 2016-09-10

Areto mota:Itxia

Nori zuzendua: Helduentzat

Zenbatentzat egokitua: 10etik 100 bitartera egokiena

Lan-taldea:

Pako Aristi (ahotsa eta pianoa), Itziar Gomez (ahotsa).

Produkzio beharrak:

Bi atril, bi mikro, pianoarentzat konexio, soinu mahaia, argiak.

Kontrataziorako: Pako Aristi. Tf: 943816374, emaila: pakoaristi@euskalnet.net