Bazkideen emankizunak - Abezedario titirijario

INPRIMATU

Bazkideen emankizunak > Abezedario titirijario

Emankizuna: Abezedario titirijario

Bazkidea(k): Juan Kruz Igerabide

Ekitaldi mota: Tailerra

Azalpena:

Abezedario titirijario liburuan oinarritua (Denonartean, 2017) Alfabetoko letren formekin jolasak egingo dira, hala naturan nola hirian nola gorputzean bilatuz forma horiek. Letren soinuekin ere egingo dira jolasak (bada grabazio bat, proposamen gisa) Poesia, txotxongio-ipuina eta letren alderdi plastikoa landuko dira.

Aukera dago, leku egokia izanez gero, erakusketa bat jartzeko, liburuan agertzen diren irudiekin (lau koadro handi, eta letra bakoitzaren koadro ttipi bana), Bada bideo bat ere. Behar materialak: papera, margoak, arkatzak. Ikusentzunezkoak, proiektorea eta Internet izanez gero, hobe.

Hizkuntza: Euskara (Gaztelaniaz ere badago liburua)

Iraupena: 2 ordu

Estreinaldiaren data: 2018-04-23

Areto mota:Edozein areto, mahai eta aulkiekin, Ikusentzunezkoak izanez gero, hobe (proiektorea, Internet, audioa)

Nori zuzendua: 6-10 urteko haurrak

Zenbatentzat egokitua: 20 haur, gutxi gorabehera