EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Uxue Alberdi Estibaritz > Hemeroteca

Radio Euskadi

2007-03-11 Aulki bat elurretan | Goizalde Landabaso

Bizitzako dramarik handienak haurtzaroan ematen dira, ez larriemak direlako; bai, berriz, handienak direlako. Eta horixe da Tobias txikiari gertatzen zaiona. “Orduan sartu da Tobias komunera, negarrez intzirika . Neuk irabazi dut diotso Hannari”. Ez da ume baten drama baino gauza handiagorik.

Edozein tokitan egon zitekeen azaleko aulki txikia, baina Suedian irudikatzen duzu liburuan sartu eta berehala. Ezin beste inon irudikatu. Eta badira samin, bildur, bakardade eta beste zazpi min sailkatu-ezinezko, edozein tokitan gauzagarri gerta zitezkeenak… baina nik Suedia irakurtzen nuen. Edo behintzat, Europa iparreko herriren bat. Finlandia, Norbegia… edozein.

“Eta deserosoak dira, oso, gauza ustelak. Ustelduta egotea horixe baita: gauzak nonbait egotea tokatzen zaienean, behar ez duten garaian. Zer da sagar ustel bat, beranduegi existitzen jarraitzen duen sagarra ez bada?”.

Deigarriak egin zaizkit kontakizunetako batzuk. Esaterako, pasioa nonbait galdu zuen bikotea. Munch-en “Oihua” margolana zuten gustokoen. Niri ez zitzaidan arraro egin pasioa galdu izana, Munch-en koadroa maiteen izatea apur bat zoratzekoa izan behar baita. “Suedian gutunen %97 garaiz iristen omen da, beste leku guztietan bezala, bankuko fakturak izango dira garaiz iristen diren bakarrak”. %3 horiek zeintzuk dira, eta non galdu dira? Gurean ez dakit zein den iriste-proportzioa, baina niri neuri bankuko faktura denak ailegatzen zaizkit.

Karlstad ezagutzen egon naiz. Hainbestetan aipatua benetakoa behar zuela iruditu zitzaidan. City of sunshine… eguzkiaren hiri ei da, turismo gidetan horrela dakar. Uxue Alberdik engainatu gaitu? 85.000 biztanle ei ditu hiri honek. Gidan ez du esaten baina zenbaki horretan ostenduta daude Amanda, Madeleine eta Sven. Hotza itzela da Karlstad-en baina 1885ean izugarrizko sutea izan zutela diost gidak. Ur asko duela ere bai.

Aldi berean ari naiz gida eta Aulki bat elurretan irakurtzen. Ondorio batera ailegatu naiz. Bietako batek gezurra esaten dit. Zeinek, baina?

enlace

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta