EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Patxi Zubizarreta Dorronsoro > Hemeroteca

El Correo

2006-07-19 Idazketa-ariketa | Javier Rojo

Patxi Zubizarretak alde batera utzi du haur eta gazte literatura “Txantxa.Quick” nobelarekin. Lehenengo begirada batean, testu pixka bat kaotiko baten aurrean gaudela ematen du eta susmoa dut liburuaren kontrazalean kontatzen dena hasieratik kontuan hartu ezean, irakurleak nekez jakingo duela zertaz doan nobelan agertzen zaigun pertsonaien mosaiko honen gorabehera. Izan ere, gauza asko eta batera kontatu nahi izan ditu: bikote baten porrota, telebista programa batzuen etika falta, kameren presentzia erabatekoa, alargunen bigarren aukerak… Gauza asko eta batera, eta liburuan amarauna osatuko balute bezala, erlazio xumeez lotuta. Baina idazle trebe honek asmatu egin du liburuari dagokion forma berezia ematen. Gai asko, itxuraz oso erlazionatuta ez dauden pertsonaia desberdinen presentzia, baina bakoitzari dagozkion ataletan idazkera desberdina erabili du. Grabagailuz jasotako testuak, eskuz zuzendutako idazkiak, antzerki itxurako elkarrizketak, apunte solteak bezala aurkezten zaizkigun kontaerak: honelako testu desberdinen presentziak salatzen duen idazketa anizkuna bera nabarmentzen da beste edozein osagairen gainetik.

enlace

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta