EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Patxi Zubizarreta Dorronsoro > Hemeroteca

Diario Vasco

2001-02-03 Amodioa eta ihesa | Felipe Juaristi

Bidaia, edozein bidaia, ihesaldia da; horrek ez du esan nahi ihesaldi guztiak bidaia direnik. Badira etxetik irten gabeko ihesaldiak, idazleok sarritan egiten duguna; eta badira urrunera jo behar duten ihesaldiak: erbesteak, alegia. Bidaia erbeste ere bada, neurri batean.
Espazioz aldatzean, espiritua ere aldatu egiten da; eta ez dago bidaiarik espaziorik gabe, bidaia sinbolikoak izan ezik: idazleok sarritan egiten dituguna.
Patxi Zubizarretak bidaiaren eta ihesaren metafora ederra idatzi dugu. Rakelek, senarrarengandik banatzeko zorian delarik, bidaiatzea erabaki du, nora eta Estatu Batuetara. Bidaia taldean antolaturiko horietakoa da, beraz ez da bakarrik ibiliko, baizik eta jende gehiagorekin. Narratibaren aldetik, horrek aukera ugari eskaintzen ditu, baina idazleak, Patxi Zubizarretak berak, Rakelen bizitzarekin zerikusi duten neurrian hartzen ditu besteak protagonistatzat, Karmelo eta Ruben esaterako.
Izan ere, Rakel da nobelako protagonista eta idazten diharduen egunerokoa literatur-ardatza. Hor apuntatzen ditu protagonistak bere gogoetak oro, bere nahiak; eta idatzitakoari esker, poliki-poliki, jakiten dugu iraganaren berri. Rakelen ikuspuntutik bidaia egiten du nobelak.
Bera luzea denez, gertakariz beterik dago, eta horrek erritmo bizia ematen dio nobelari. Istorio asko tartekatzen ditu.
Patxi Zubizarretak nobelan, alaiak eta gazdunak dira, irakurketan jauzi modukoak direnak. Idazketari dagokionez, erraz samarra da: arina eta freskoa neurri batean.

enlace

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta