EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Pako Aristi Urtuzaga > Hemeroteca

Radio Euskadi

2008-04-06 Udan lana egiten zuen gizona | Goizalde Landabaso

Pako Aristi gustatzen zait. Eta hemendik gora esango dudan oro horrek baldintzaturik doa. Esan nahi dut, liburu baten gaineko komentarioa beti da subjetiboa; gure keria eta tasunak agerian uzten ditu. Eta hau dena diotsut nire zintzotasun apurren bat eraginda.

Udan lana egiten zuen gizona lanean agertutako ia dena irakurria nuen aurretiaz. Hamar urteotan jazotako begirada kritikotzat har liteke, baina baita ere Aristiren nondik norakoak ezagutzeko balio lezake. Aitorpenez beteriko liburua da, zutabeek horretarako bideak zabaldu ohi dituztelako. Baina benetako Aristi al da? Batzuetan kritiko zorrotz agertzen da, transgresore, samur, mea culpa ere ozen esaten du beste zenbaitetan. Norbaiti zuzentzen zaio zutabeetako batzuetan, eta eurei zuzenean zuzendutakoa da. Lertxundi, Otegi, Martin Ugalde, La flaca…

Alfabetikoki ezarri dituzte liburuan, eta egia esan hortxe doa nire kritikatxoa. Izan ere, atenporalitateak kasu honetan min ematen dit. Ziurrenen idazlearentzat ez da garrantzitsua izan data adieraztea, ez du denboraren tiraniara makurtu nahi izan, baina nik zehaztasun horren falta sentitzen dut. Eta beharbada era honetara erosoago ibiliko da denboran barrena, agian bai. Azkenean, zer dira hamar urte eternitatean kokatu ezkero?

enlace

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta