EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Pako Aristi Urtuzaga > Hemeroteca

El Correo

2005-02-09 Idazlearen mundua | Javier Rojo

Pako Aristiren literaturaren adibide berri bat dugu “Gauza txikien liburua” deitzen den liburu honekin. Atalez osatutako liburua da, narrazioz, poemaz, ipuinez, erreportajearen itxura duten testuez osatutakoa alegia. Eta gehienetan, fikziozko narrazio baten aurrean gaudela ematen duenean ere, zaila egiten zaio irakurleari narratzailearen eta idazlearen artean bereiztea. Hauxe da fikzioaren oinarria, baina badirudi Pako Aristik fikziorik egin gabe literatura egin nahi duela, errealitatea bera oinarritzat, errealitatearen kontakizuna baita bere literatura neurri handi batean. Horregatik da hain zaila Aristiren literatura sailkatzea. Prosa idazten duenean, poema bat idazten ari dela ematen du, eta poemak idazten dituenean narrazioak eskaintzen dituela dirudi. Edonola ere, dudarik ez da idazle trebea dela, saiatua eta iaioa, eta itxuraz sinpleegiak diren gauzak kontatzean ere ikus daiteke bere ezaugarri hau. Baina literatura honek badu bere ifrentzua: berak hurbiletik ezagututako errealitatean oinarritzen den neurrian, bere burua gehiegi agertzen da idazlanetan, behin eta berriro bere buruaren eta gizartearen arteko aldea azpimarratu nahi balu bezala. Izan ere, Aristi erromantikoa da funtsean, berari gustatu ala ez.

enlace

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta