EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Pako Aristi Urtuzaga > Hemeroteca

Argia

1996-12-15 Berriz ere poesiarekini adiskidetzeko liburua | Xabier Mendiguren Elizegi

Kointzidentziak ez dira beti txiripa hutsa izaten; edo hala izanda ere esanguratsuak izaten dira. Azaroan bi liburu atera ziren batera, oso antzeko tituluekin: Juanjo Olasagarreren “Bizi puskak” eta Jabier Muguruzaren “Bizitza pusketak”. Izenburu bera izan zezakeen “Itzalaren ertzean” Pablo Sastreren ipuin bildumak ere, eta baita Pako Aristiren honek ere: denak ere gizon-emakumeen istorio eta gazi-gozoekin datozkigu, bizikizunetatik abiatuz eta ez abstrakzioetatik, kontu xumeak kontatuz eta ez teoria osoak edo historia globalak. Esperientzia bitalak eta zatikatuak, bizi pusketak.

Pako Aristirena hartu dut mintzagai, baduelako Pakok dohain bat hitz juxtuak hautatzeko, talentu berezi bat eguneroko gertaeretatik istorioak ateratzeko. Begirada da gakoa, bizitza denon aurretik berdintsu igarotzen baita, baina Pakok begirada ernea ageri du liburu honetan paisaiari eta naturari erreparatzeko, era guztietako jende eta gauza txikienei ere antzemateko.

Ohizko lirismotik urruti dabil Aristi: narratiboak dira bere poema gehienak eta bere estiloa zenbaitentzat agian lauegia, prosatik hurbilegia. Niretzat, aldiz, lirika mota diferente bat da hau, mikro-istorioz ehundua, eta giza jendearen barru-barruko sentimenduez oratua. Umore-ttanttak ere ez dira falta, errazkeri airea dutenak ere bai tarteka, baina liburuari bizitakoaren usain eta traza ematen diotenak. Hizkuntza, berriz, egileak inoiz erabili duen biribilena: esentzial, doi eta gardena.

enlace

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta