EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Pako Aristi Urtuzaga > Hemeroteca

El Correo

1998-06-10 Aukera galduak | Javier Rojo

Oherako hitzak Pako Aristik argitaratu duen bigarren poema-liburua da. Bi olerki mota aurkezten ditu idazleak orrialde horietan. Olerki batzuk narratiboak dira, istorio bat kontatzen dute, eta prosatik oso hurbil daude askotan, non ez dauden zuzenean prosaz idatzita. Zenbaitetan, poema narratibo hauek zatika kontatzen dute istorio bakar bat; hau da, olerki bakoitzak istorio horren atal bat osatzen duela ematen du. Beste poemak laburrak dira, oso laburrak batzutan (hiruzpalau lerrokoak) eta aforismoak ekartzen dituzte gogora. Poema labur hauetako batzuei, bestaldetik, haikuaren itxura hartu diet, baina ezin jakin idazleak nahita bilatutako efektua den ala laburtasunaren ondorioz irakurleak aurkitutako antzekotasuna. Idazleak olerki hauek egitean gehinetan poetikotzat har litezkeen hainbat osagai (hiztegia dela, figurak-eta direla) alde batera uztea erabaki du, adierazlearen ederrak edukia izkuta ez dezan. Izan ere, olerki hauetan Aristi bakartasunaz eta etsipenaz ari da. Agertzen diren pertsonaiak etengabeko deserrian bizi direla dirudi, zeren hauentzat herri guztiak deserriak diren; eta aukera guztiak, galdutako aukerak, garaiz hartu ez eta betirako pasatutako zoriontasunerako trenak.

enlace

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta