EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Koldo Ameztoi > Hemeroteca

Argia

1989-01-22 Dena dela... Lapurdiko | Dabid Zuazalde

Maiatzek iazko urte hondarrean atera olerki liburuen alboan, bazen bat hitz lauz: honako hau. Goian ezarri dudan izenburua osatzeko, hauxe irakurtzen ahal da letra ttipiagoz: Lapurdiko 50 herrietako erran zahar eta ipuin berri. Honek gehixeago adierazten digu liburuaren mamiaz, eta hobeki endelegatzeko, xeheago kontatuko dut zer dagoen barnean.

Egileak Lapurdiko herri eta herriska guztietako biztanleez egin diren erran zaharrak bildu ditu, hala nola “Xokolat edale Donibaneko”, “Oro sorgin Miarritzeko”, “Auzilari jende Uztaritzeko”, eta denak holako. Horietako bakoitzaren gainean ipuin labur bat asmatu du Koldok, esaera horri nola halako esplikazionea ematen diona. Kontakizun guztiak hiru bat horritakoak dira, eta dena segidan irakurtzeko liburua baino egokiagoa iruditzen zait noiztenka ipuin bat edo beste dastatzeko.

Pozgarria da Koldo Ameztoi antzerkilaria, batipat ahozko ipuin kontalaritzan aritua, ipuinok idatziz jasotzen hastea. Ez genuke inondik ere antzerki saioak uzterik nahi, eta horrela publikoari bi arte mota eskaintzen zaizkio, biak ere zolitasun berberaz eginak.

Ezin aipatu gabe utzi Daniel Landarten hitzaurrea. Daniel ere antzerkilaritzatik literaturara lerratzen ari ote? Batean bezain bezain oparo espero dugu izatea bestean.

enlace

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta