EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Karlos Linazasoro Izagirre > Hemeroteca

Aizu!

2010-01 Urperatze handia | E.B.

Umorez eta ironiaz beteriko eleberri labur batekin aurkezten zaigu oraingo honetan Karlos Linazasoro idazle emankorra. Ia absurdoan kokatuko genukeen egoera batetik abiatuta, bizitzan gertatzen diren hainbat gertakizunez eta egoerez hausnarketa bitxi bezain dibertigarria egiten du idazleak. Oporretan joandako atso-agurez beteriko gurutze-ontzi transatlantikoa urperatu egiten da, eta urperatzearen ondorioz gertatzen den egoera azaltzen digu idazleak eleberrian, uharte isolatu eta bakarti batean bizitzera kondenaturik dauden 22 pertsona guztiz adinduen gorabeherak, alegia.

Elkarrizketa etengabean ari diren naufragoek, edozein gai hizpide harturik ere, estereotipoetan oinarri duten iritziak plazaratzen dituzte, edota, guztiz alderantziz, inoiz entzun gabeko esaldiekin harritzen gaituzte. Komunikazio-inkomunikazio dikotomia batean sartzen gaitu eleberriak bere 75 orrialdeetan zehar.

Hori guztia, arin eta gustura irakurtzen den idazkeraz baliatuta, baina era berean, ondo zaindu eta aberastasunez beteriko hizkuntza erabilita. Gustura eta gozatuz irakurtzeko moduko eleberri laburra, beraz.

ver documento | 281.6 Kb.

enlace

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta