EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Jon Alonso Fourcade > Hemeroteca

Irunero

2002-03 Saio didaktiko eta parodia bat kulturaz eta literaturaz | Mikel Asurmendi

Ez dira beti autore beraren bi liburu garai berean eskuratzen, ez horixe! Gainera, idazleak literaturan bere tokia egina duenean, bada, are gusturago jasotzen dira emaitza literarioak. Ez naiz, bi liburuotan baitezpada barnebilduko. Idazleari eta liburuei buruzko xehetasun batzuk paratuko ditut, baita gomendio bat eman ere.

Idazle honek bide polita urratu du literaturgintzan. Bere helaroan sartuta jada ekin zion publikatzeari. Saioa eta eleberria landu ditu. Publikatu duenean, bere txikian, arrakasta lortu du. “Idiaren eraman handia” saioarengatik Mikel Zarate saria irabazi zuen 1994ean. 1988an, berriz, “Camembert helburu” liburuak, eleberri saio gisa ekarria, kritikaren aipamen politak jaso zituen.

Oraingo saiakera honek, berriz, “Agur Darwin…” 2001eko Juan Zelaia saria jaso zuen. Zinez saio txukuna. Erraz irakurtzen den liburua, didaktikoa. Euskal literaturak, euskal idazleek, euskarak, euskal kulturak eta euskal herriak etorkizunean “izan” ahal izateko, “bizi” ahal izateko erantzun behar dituzten erronkak aztergai ditu Jon Alonsok. Autoreak galderak eta gogoetak burutu ditu. Erantzunak ez dira erraz aurkitzen. Bidean bide, urratsez urrats, urraketan egiten da alabaina etorkizuna, bai horixe!

“Euskal karma” eleberrian, berriz, aurreko liburuan eginiko gogoetak parodia bihurtu ditu Alonsok. Ez dizuet gehiago esango. Gomendioa ematea geratzen zait. Lehenik saioa irakurri eta gero eleberria, osagarriak baitira izan. Nire usteko eta gustuko.

enlace

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta