EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Irati Jimenez Uriarte > Hemeroteca

Aizu!

2007-01 Bat, bi, Manchester | M. Egimendi

Bi dira nobela labur honetako protagonistak: idazle izan nahi duen itzultzaile homosexuala (narratzailea) eta Aitor, aktore izan nahi duen mutil eder heterosexuala. Biak dira euskaldunak eta biak bizi dira Manchesterren. Han egiten dute topo elkarrekin. Azkar irakurtzen diren liburuak maite dituenarentzat oso nobela polita da Bat, bi, Manchester. Ez du alferrik irabazi nobela laburrentzako aurtengo Agustin Zubikarai saria.

“Arina” da agian kontakizun hau defini dezakeen adjektiboetako bat, baina arina zentzu onean hartuta: laurogeita bederatzi orrialde besterik ez du; esaldi laburrak, oso irakurterrazak eta abiadura handikoak; kapituluen ordez, paragrafo multzo ez oso handiak… Finean, nobelaren izenburuak berak ere adierazten du arintasun hori: bat, bi eta hiru! esaten dugu lasterka hastean; Bat, bi, Manchester, nobela hau irekitzean. Bestalde, sentimendu nahaste ikusgarria islatzen asmatu du idazleak nobela honetan: maitasuna, gorrotoa, adiskidetasuna, etsipena, grina… Baina ia guztiak agertzen dira narratzailearen baitan, narratzailearen eskubidea baita bere barne mundua ingurukoena baino sakonago islatzea, aurrekoa maite duen pertsona izan arren. Alde horretatik, Aitor urrunago geratzen da irakurlearengandik, eta batzuetan ez dakigu oso ondo zer sentitzen duen. Horrela azaltzen du idazleak maite duen baina maitatua denentz ez dakienaren ezinegona ere.

enlace

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta