EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Asier Serrano Lasa > Hemeroteca

Radio Euskadi

2007-12-23 Picassoren zaldia | Goizalde Landabaso

Poesiara itzuli da Asier Serrano, nahiz eta aldenduta sekula ez den egon. Izan ere, Lorelei musika taldeko kantaria zenean ere, musikaz bustitzen zituen kantuak.

Lan berrian barrura bidea egiten du. Bizitzak gerra dirudi Asierren hitzetan. Ezin daiteke esan poema politikoak direnik. Sarri argi erakusten badute ere, metaforez josita dago eta gerra guztietaz jarduten du.

“Min ematen dit onartzeak baina, letrak aukeratu nituen kaleak uzteko garaia heltzean. Beste erradikalek zientziak nahiago izan zituzten, aberriaren hizt eta historian erreparatu gabe”.

Lubaki Bandan hasi zen idazlea literatura bidean, eta Picassoren zaldia irakurtzen ari nintzela, ez dakit zergaitik Garikoitz Berasaluzek kaleratutako olerki liburu bat etorri zait akordura. Beharbada banda hartan bat egin zutelako biek. Agian beste barik, etorri zait gogora.

Heldutasuna ikusten da Asier Serranoren olerkietan. Eta denboraren joana ere bai. Zenbaitetan denboraren talatik begiratzen dio iraganari, joanari. Batzuetan sentitu dut iraganmin zantzuak zituela poema bat edo beste. Baina beste batzuetan, lista pasatzen den bezala, oroitzapenak errepasatzen ari zela iruditu zait.

“Harria botatzeak galbidea dauka / nahiago nuke inuzentzia / zure hanka tartearen abertzaletasunean / galdu izan banu / barrikada haietatik ihesi genbiltzala”.

Bi dira egileak kaleratu berri dituen lanak. Ez dakit kontuak garbitzen ari ote den, baina biak irakurrita ematen du iraganeko ateari giltza eman nahi diola aurrera egiteko. Edo beste barik oroitzapen eta bizitutakoak antolatzeko.

“Onartu eta zin egidazu / ez direla larregi berandutuko / geure lagun horiek nire hitza etetera / zeure harresietan erori aurretik / izan nintekeenaz konturatzen zarenean”.

Musika ikutua igartzen zaio egileari. Ez dira alferrik joan musikara eman zizkion urteak. “…eta bada hiri gorri bat, tatuatu zenidan zeruan”.

enlace

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta