EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Uxue Alberdi Estibaritz > Hemeroteca

El Correo

2007-03-28Uxue Alberdi idazle gaztearen eskutik heltzen zaigu “Aulki bat elurretan” izenburuko narrazio liburu hau. Inguruak leundutako mundu estilizatu bat aurkezten digu bere istorioetan, eta inguru hori sinesgarri bihurtzeko guregandik urruntzea erabak Eguneroko porrotak | Javier Rojo

Uxue Alberdi idazle gaztearen eskutik heltzen zaigu “Aulki bat elurretan” izenburuko narrazio liburu hau. Inguruak leundutako mundu estilizatu bat aurkezten digu bere istorioetan, eta inguru hori sinesgarri bihurtzeko guregandik urruntzea erabaki du, istorioak ipar hotzean, Suedian alegia, kokatuz. Mundu hotz horretan hotzak berak sentimenduei jarritako babesa osatzen duela ematen du, sentimenduok sorgortuta egongo balira bezala. Baina itxurazko sentsazio falta horren azpian, eztanda ikaragarriz lehertzera gutxitan heltzen diren sentimenduok pilpilka daude. Bakardadean aurkitzen diren pertsonaiak ditugu gehienak, eta planteatzen diren egoerak giza-harremanen ingurukoak izaten dira. Esanahi bikoitzekoa den etsipenaz jokatzen dute eguneroko porrot txikien aurrean, eta, askotan zorotasunaren mugan jarrita badaude ere, etsipen hori ahalik eta duintasun handienaz eramaten saiatzen dira. Halako munduaren aurkezpenari dagokionez, kontaera ere estilizatua da, poetikotasun sotil batekoa, eguneroko gertakariak esanahi sinbolikoz beterik daudelarik. Azken bolada honetan idazle gazteenen artetik heldu zaigun proposamen interesgarriena iruditu zait Uxue Alberdiren liburu hau.

link

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta