EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Patxi Zubizarreta Dorronsoro > Hemeroteca

Argia

1995-09-10 Kontatzearen plazerra | Ritxi Lizartza

Sorpresa harrigarria da idazle ordiziarrak hasieratik eskaintzen diguna, izan ere, Marokkoko gazte bati ematen dio istorioa lehen pertsonan kontatzearen ardura. Bere munduaren ikuspegitik emango digu Ipar Afrikan bizi diren Magreb inguruko pertsonen bizitzaren berri. Gazte honen helburua, bere herriko askorena bezala, Europara —Frantziar Estatura— etorri eta aberastea da.
Helburu horren pean joango da bidaiarako dirua lortzeko lan bila Rabatera eta bere ahotik jakingo dugu europar turistekin duen harremana, poliziaren errepresioa, amodioa ezagutzea, Gibraltarreko estugunea zeharkatzearen zailtasuna, euskalerriratzea, Bidasoaren muga… Hala eta guztiz ere, atzerritar baten eskutik zuzenean bere ikuspegia jasotzea ezohikoa bada ere, liburuto honen garrantzia egilea saritua izatera eraman duen arrazoian datza: kontatzearen plazerra.
Egungo euskal idazleen artean, Patxi Zubizarreta kontagile onenetarikoa da, erakargarrienetarikoa. Artifizio handirik gabe, irakurlea istorioaren barruan murgildu egiten du eta estilo erraz eta eraginkor batean bereganatu egiten du, gazte marokkoarra ia lagun bihurtu arte. Batzuetan Ekialdeko ipuin zaharren xarma, bestetan amore fina, istorio aldetiko ezusteak… baina gauza guztien gainetik ia-ia bisuala den kontakizuna, kontalarien tradizio magikoari eusten diona eta arrakastaren giltza, agian, bere soiltasunean duena.
Ipuin luze baten modukoa da liburuska hau eta ordiziarrak ederki erakusten du ipuinen teknika goitik behera menderatzen duela.

link

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta