EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Patxi Zubizarreta Dorronsoro > Hemeroteca

Bilbao

2003-08 Bost kontakizun | A. de Amezaga

Bizitzak maiz tren baten leihatilatik bezala gauzak igarotzen ikustera bultzatzen gaitu; arin, erreflexiorako betarik izan barik, edo nahi gabe. “Bizitzaren trena”, “azken trena” eta horrelakoak ere entzun ohi ditugu. Behin eta gehiagotan tren hitza erabiltzen dugu, eta ez da kasualidade hutsez. Patxi Zubizarretak (Ordizia, 1964) 2002ko Ignacio Aldecoa ipuin saria irabazi zuen, orain argitaratzen den lan honekin, non Vigo-Hendaia espresan doazen bidaiari batzuen gorabeherak kontatuko baitizkigu; horretarako Barrikadak izenburua aukeratu du. Barrikadak, trabak, aurkituko ditugu, ez bakarrik manifestariek Ordizian jarritako itzela, baizik eta ageri diren bost kontakizunetako gizon-emakumeek euren bizitzetan aurkituko dituztenak ere. Eta hauek izango dira interesa piztuko dutenak irakurlearengan. 80ko hamarkada mugitua aukeratu du Zubizarretak lana kokatzerakoan, eta kontakizun bakoitzari hasiera emango dio beste autore baten zita batekin. Lagumnina utzi duen Tareixa, Darocako ziegara itzuli nahi ez duen Miguel, guardia zibil gazte bat… Tunelak, neguaren iluntasuna, gutunak, puntu eta aparteak (”horixe behar zuen emakumearen bizitzak. Eta horixe behar zuen nireak ere”)… Nahiz eta idazleak aurkezpenik ez behar, gogoratuko dugu haur eta gazte literatura landu izan duela batik bat. Helduentzat idatzitako liburuen artean, Bihotzerreak, Jeans-ak hozkailuan eta orain irten berri den Barrikadak honen egilea da, Antton Olariagaren ilustrazioekin datorrena.

link

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta