EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Pako Aristi Urtuzaga > Hemeroteca

El Correo

2004-01-14 Poesia erromantikoa | Javier Rojo

ako Aristik “Libreta horiko poemak” izenburua duen poema liburua argitaratu berri du. Poema liburua da, baina bertan agertzen dena ikusita, gehiago dirudi aitormena edota bere buruaren biluzketa, adierazpide lau eta askotan prosaiko baten bidez egina. “Etorkizuna hau zen” esaten bide digu poema horietan zehar, eta hasierako ilusioaren eta geroko errealitatearen artean dialektika sortzen zaigu. Izan ere, hasierako momentuko ilusio hura betierekoa izatea nahi luke, baina alferrikako ahalegina da, denbora igaro igarotzen baita. Hala ere, poema hauetatik mintzo zaigun ahotsak ez du etsitzen eta horren kontra, ilusioek errealitate bihurtzean jasotzen duten endekatzearen kontra ahalegintzen da. Jokaera erromantiko honek begi-bistako ondorioak dauzka poesian. Lehenengo eta behin, modernitatearen aurkako jarrera erakusten du, mundu modernoa kapitalista eta diruzalea baizik ez dela azalduz. Honen auurrean bakardadea aldarrikatzen du, “beatus ille” topikoa berrituz. Maitasuna eta sexua ere aipagai ditu, hauetan bizi indarra aurkitzen baita, mundu materialistari ihes egiteko bideak edo, agian, amarruak. Azken finean, munduan bere destinoa aurkitzerik ez duen erromantikoaren ezinegona agertzen zaigu poema hauetan.

link

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta