EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Pako Aristi Urtuzaga > Hemeroteca

Argia

1994-11-06 Menturarekin jostatzen | Itxaro Borda

Jakin badakigu, Pako Aristi urrestildarrak, Euskal Herria, kolore askotako coccinelle autoan zeharkatzen duela, eta agitzen zaiola noizean behin, herriko lautada hotzen bakardaderen arintzeko, kide baten edo bestearen stopean hartzeko. Autora igotzen zaizkionak suertez elekariak dira eta haien hitz bakoitzak memorian kokaturik, gero paper xuriaren gainean jartzea du lana Pako Aristik. Ez pentsa lan erraza denik. Instanteak, giroak, aitzineko oroitzapenak, memoria kolektiboa larrutzen duten minen oihartzunak, bitxikeriak, ankerkeria esplika-ezinak, jarrera sadikoak ekarri ditu Pako Aristik, Ereinek duela zenbait hilabete argitaratu dion ipuin bildumara.

Ipuinetarik gehienak “menturarekin” jostatzen dira, ezbeharrarekin, “azartarekin” testuan barna nonbait idatzirik den bezala; ordea “azarta” epaile doia aldiz “mii bat biloetarik tiraka” izkribatuak direlako irudipena ematen digute. “Azartaren menpean” uste da beti, gertakaririk ikaragarrienak direla nobela edo ipuingai, irakurlea desgostuaren hegian daldaraka ari delarik, literatur ekoizpen arras ona dela, telebistan edo zinean odola ixurtzen den bezala, idazleak irakurlaren sentimenduak nahasi nahi izan ditu, irakurlearen gogo lasaia inarrosi, erreala bilakatu, ahalezko ihes bideak eskainiz. Irrazionalitatearen garaian gaudela ahantz ez dezagu.

Bukatu baino lehen, jendarteako sadismo imaginarioaren literaturara pasatzeko Pako Aristik erabili duen hizkuntza aipatzeko genuke: nabaritzen zaio indao bat egin duela hitzak aukeratzeko unean, iparraldeko eta hegoaldeko erra-moldeen artean halako oreka “harrigarri” bat bilatuz. Hargatik, ipuin bat edo beste salbu, nork baliatuko ditu auto stopeko kondakizun hauek munduaren entelegatzeko.

Agian munduak ez du entelegatze premiarik, jasan baizik.

link

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta