EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Martin Anso Blanco > Hemeroteca

Noticias de Gipuzkoa

2008ko urriaren 29a Martin Ansok antzinako istorioak berrikusi ditu Ele zahar, eleberri liburuan | Itxaso Millán

Martin Anso kazetariak kondairak gustuko ditu eta berriro murgildu da mundu horretan. 2004an Elezaharren bidetik idatzi ondoren, Alberdania argitaletxeak Ele zahar, ele berri kaleratu berri du. "Istorio zaharren irakurketa berria egin dut", aurreratu zuen atzo idazleak.

Lanak Euskal Herriko 38 leienda biltzen ditu. Hala ere, Donostian egindako aurkezpenean, kontzeptu hauek "ozo zentzu zabalean" hartu behar direla azpimarratu zuen. Ildo horretan, kazetariak argitu zuen testu batzuk bat datozela XIX. mendean loratu zen legenda delako azpigenero literario horrekin, baina beste ba-tzuk, berriz, herri ipuinak eta an-tzeko istorioak direla azaldu zuen.

Gainera, batzuetan, jatorrizko kondairak gogoetatxoren bat egiteko aitzakiak baino ez direla onartu zuen. Istorio askori umore puntu bat ere gehitu die liburuaren helburu nagusia "ondo pasatzea" baita.

Gai askotariko testu laburrez osatuta dago Ele zahar, ele berri. Besteak beste, maitasuna, mendekua edo sexua agertzen dira. Islatzen dituen garai eta giroak ugari dira baita ere: Erdi Aroa, karlistaldiak, besteak beste. Hori dela eta, Martin Anso bera Erdi Aroko jantziekin mozorrotuta agertu zen prentsaurrekoan.

Protagonistei dagokienez ere lan aberatsa da. Bertan azaltzen dira, besteak beste, zakur errepublikanoa, Donostiako herensugeak, Arabako komuneroak, San Sebastian, Kraken edo olagarro erraldoia. Gainera, gaurkotasunari begi-keinuak sartu ditu eta Krakenen uharan istorioan Arzak sukaldaria agertzen da.

Liburua hamalau-hamabost urte aurrerakoentzat zuzenduta dago eta bertan egilea bere lehen liburuan baino "sueltoago" ibili dela azaldu zuen. "Istoriak aukeratzean ere neure buruari askatasun gehiago eman diot", komentatu zuen kazetariak.

Liburu bukaeran testuak idazteko zein iturrietatik edan duen zehazten du Ansok. Folklorista klasikoen liburuetara (Barandiaran, Caro Baroja) eta egungo hainbat idazleengana (Ameztoi, Txillardegi) jo duela esan zuen, baita XIX. mendeko liburuetara ere (Campión, Trueba).

link

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta