EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Karlos Zurutuza > Hemeroteca

Argia

2009-11-30 Irakeko kurduak, bizitza bazterbidean |

Nola sortu zen dokumental hau egiteko ideia?
Kurdistanen hainbatetan izana naiz, eta bidai horietako askoren fruitua ARGIAn bertan argitaratu izan dugu. 2007an, Borja Portuondo, Urtzi Urrutikoetxea eta hiruok Kaukasora bidaia egin genuen, eta lehen aldiz kamara munduarekin izan nuen harremana. Iaz pentsatu genuen Hego Kurdistanera bidaia egitea, eta Borjari ideia ona iruditu zitzaion aurretik eginda zegoen lana bideoan jasotzea.

Zenbat denbora egin zenuten han?
Joan aurretik kontaktuak lotu eta hilabete egin genuen “jo-ta-fuego”. Gutxi da, baina pentsa istorio horiek urteetan egindako lanaren fruitua direla.

Erraz ikusten den dokumentala da...
Puskaka doan dokumentala da. Bertakoek beren historia konta dezatela saiatzen naiz beti, eta orain ere gauza bera egin dugu, beren testigantza ezberdinak eman ditzaten saiatu.

Amaieran esperantza islatzen duzue...
Duintasun handia duen herria topatu dut han izan naizen guztietan. Edozein egoerari aurre egiteko prest dagoen herria. Errefuxiatu gune bateko umeekin amaitu dugu dokumentala. Kanpin dendetan bizi den komunitatea, Irakera errefuxiatu joan den komunitatea –horrek dena esaten du–, eta hala ere, dantzan ikusten dira, txukun-txukun jantzita. Sekulako duintasuna dute.

Zer iruditu zaio paperean lan egitera ohituta dagoen kazetari bati, dokumentalgintzan aritzea?
Formatua ikaragarri gustatu zait, oso konpletoa. Nik ez dut neure burua dokumentalistatzat ikusten, eta garbi utzi nahi nuke Borja Portuondo eta bion lana izan dela. Nere iritziz, egun dokumentalistek betetzen dute mediaren hutsunea, eta adibiderik garbiena Afghanistangoa da. Han zenbait kontu dokumentalistek bakarrik kubritzen dituzte, hedabideek utzitako zuloa betez.

Lekeition ikusterik izan ez dutenek, beste aukerarik izango al dute Irakeko kurduak, bizitza bazterbidean ikusteko?
Asmoa istorio hau zabaltzea da. Kultur-etxeetan eskaintzen ari gara, guretzat oso pozgarria baita jendeari hango egoera helaraztea.

Lehen dokumentala egin, eta lehen saria! Ikus-entzunezkoetara salto egiteko tentaziorik?
Jakina. Urtarrilean berriro goaz hara. Irakeko hauteskundeak direla eta dokumental ezberdin bat egitea da asmoa, osatuagoa. Freelance baten etorkizuna ikus-entzunezkotan dagoela iruditzen zait.

link

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta