EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Jose Mª Velez de Mendizabal Azkarraga > Hemeroteca

Argia

1984-12-09 Zeu zara, Carmen | Iñaki Kamino

Ipuin dei genitzakeen sei biltzen dira liburu honetan. Lau aurrenak lau pertsonengan oinarritzen dira. Koordenadak antzekoak dira gutxi gora behera. Gasteiz ondoko herri txiki eta hotzean bizi edo sortuak dira, herria jendez hustuz doa eta bizitzaren egunerokotasuna aspergarri bezain hil bilakatzen da. Bestalde, lau pertsonai hauek badute elkarrekin antza: gaztaro edo bizitza frustrantea. Heldu samarra den emakumeak behin izandako maitalea darama gogoan gau ta egun, agurea bakardade osoan hilgo da eritetxean inoren laguntzarik gabe. Hirugarrena artzaia da, filosofiaz ongi jantzia, eta aurreko biek baino suerte hobea du (Ez du honek emakumeak bezala bere buruaz beste eginen, eta bakardadea pairatu behar duen arren, badauka adiskiderik). Laugarrena ere emakume gaztea dugu, behar bezalako gurasorik izan ez duenez kalean gorputza salduz bukatu duena. Lau hauetan pesimismo eta sentiberatasun giroa arras nabarmen gertatzen da. Bi azkenetan narrazioa ez zaio ekintza oso normalari lotzen. Batetik urrezko ezteiak direla eta senarrak emazteari idatzitako zoriontze gutuna dugu, eta bestetik arrano batek eta suge batek gizakiaz egin ditzaketen gogoeta filosofikoak.
Aipatu behar ere Velez de Mendizabal prosa heldu gabea gertatzen dela oraindik, irakurleak istorioaz jabetzeko behar dituen datuak honengana nola iritsiko diren asmatu behar du idazleak, eta datu horiek emateko formulak dira egileari arazorik gehien sortu diotenak.

link

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta