EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Jose Mª Velez de Mendizabal Azkarraga > Hemeroteca

Argia

1993-04-25 Espioiak horra zaizkü | Itxaro Borda

Josemari Velez de Mendizabalek, hipi-garaien kronika llahürraren ondotik (1990) eskenten deikü espioitz nobela bizikor hat, lüma arinez izkribatürik eta modela handietarik hain hürrün ez den zenarioa plantatzez. Hatsarrean, amini bat nekeza ba zaikü ere jakitea nontik norat doan ixtorioa, ohartu gabe, abantxü, ixtorioak bere xederetan katiastatzen gütü, eta handik harat gü bardin Zerbützü Sekretüen eta Ekialde-Hüilaeno-Herri-Askapen-Erakünteen arteko güdüketan preso hartü irakürzaleak bilakatzen gira.
Ziez amiragarri da, Velez de Mendizabalek agertzen düan armen merkataritza mündüaz emaiten deizkün xehetarzünak leitzea —eüskaraz daudela…—, aldizkari berezietarik elkirik, ontsa da horien ekartea gure begi “arrunten” perat. Lürralde aberatsek nolako indarrak egiten dütüen armamentü sofistikatüenen korrikaren irabazteko hitzez erakusten deikülarik, insumisioa oihüstatzen düenen lemareki oso akort ageri da Eüskal Idazleen Alkarteko president ohia.
Bena “Yehuda” elaberria ez da bakarrik, arma merkantzia aztertzen düan obra teoriko bat: ekintza hanitx ere biribilkatzen beit dira hoiletan barna. Ekintzak eta Herrialdeak: Eüskal-Herria prefosta, heroea eüskaldün delakoz. Espainia, Tunisia, Algeria eta Frantzia, arma-saltzileen üngürü-güne erdikor gisa azaldürik zaiküna. Eta hegazkin bidajeak dira, taxizkoak, autobusezkoa, mentüra erraldoi bezain lanjerosen garraio molde xinpleenak.
Kasu espioia hor dügü… Ez da ezkapirik!

link

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta