EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Jose Luis Alvarez "Txillardegi" > Hemeroteca

Argia

1985-07-28 Elsa Scheelen | Iñaki Camino

Txillardegik nobelari bezala idatzitako hirugarren lana dugu hau, 69.ean egina. Elsa Scheelen Bruselasen bizi den emakumea dugu, gazte xamarra, ezkondua eta arazo zenbait daukana. Senarrarekin ongi konpondu ez eta antzekoak. Egileak beraz, arazoak dauzkan XX. mendeko bigarren erdiko emakume baten arazoak eta sikolojia adierazi nahi dizkigu. Baina Sarasola kritikoaren ustez pertsonaje hau zail antxa edo zaiolako, irtenbide bezala apez bat tartean sartuko du, bere nobelan zehar nagusi gertatzeraino. Ondorioz, nobela bat baino, bi direla dio Sarasolak.

Elsa Scheelen bi aurrenak baino nobela lortuagotzat daukate gehienek, hau idazten duenak horrela uste ez badu ere. Elsari dagokion narrazioa motelagotzen den ber, apezarena sartzen da eta gauzak hobeki doaz, hobe moldatzen da egilea pertsonajetzat apeza hartuz.

Aipatzekoa da ere, eta beti Sarasolari jarraiki, beste bi nobeletan narradorea pertsonajea bera baldin bazen (Txillardegiren nobelagintza ikasi dugunok ez dugu besterik entzun eskolan), hirugarren honetan tradiziozko narradore-egilearengana itzultzen dela Txillardegi.

Bukatzeko, nobelan erabiltzen den euskara oso goretsia izan dela aitatu.

link

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta