EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Jon Alonso Fourcade > Hemeroteca

El Correo

2002-02-27 Egia eta fikzioa | Javier Rojo

Euskaraz egiten den saiakeraren egoera batzuetan harrigarri samar gertatzen zaio irakurleari. Literaturari buruz aritzen diren saiakerak alde batera utzita (eta noski saiakeraren itxurapean ematen diren panfletoak kontuan hartu gabe), honelako testu gehienek ia-ia irakugai laburren bildumak dirudite. Izan ere, idazleak edozein gairi buruz emandako iritzi inpresionista hutsetan geratu ohi dira. Ez dakit, bada. Bebarbada, garai hauen marka izan daiteke. Beharbada, ezintasun baten seinalea. Egoera honetan Jon Alonsoren “Agur, Darwin” izeneko liburua agertu da.

Jatorrian joera horren barruan dagoela dirudien arren, idazlea koherentzia handiagoa bilatzen saiatu da, gaiei gutxienezka sakontasuna emateko. Zazpi ataletan banatuta dago liburua, eta atalen abiapuntu moduan egoera narratibo bat agertzen da gehienetan, askotan J.L. Borges-en zordun. Handik, zirkulo zentrukideak balira bezala, idazlea gaitik gaira mugitzen da. Kontraesanik falta ez bada ere, idazleak erlatibismozko jarrera aurkezten du gai hauen aurrean, eta gehien aipatzen den kontu horietako bat, errelatitatearen eta fikzioaren arteko muga zein ahula den azaltzea da. Edonola ere, kontatzen duena interesgarri egiten jakin du, eta hau, nire ustez, ez da merezimendu txikia.

link

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta