EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Jon Alonso Fourcade > Hemeroteca

Guaixe

2002-04 Agur, Darwin | Castillo Suarez

Bi liburu oso antzeko baina era berean desberdin argitaratu ditu Jon Alonsok garai beretsuan: Euskal karma Susa argitaletxearen eskutik eta Agur, Darwin eta beste arkeologia batzuk Pamiela argitaletxearekin. Alonsoren obsesioak biltzen dira bietan, baina estiloa da aldatu egiten dena batetik bestera. Euskal karma rapsodia bat da eta Agur, Darwin… saiakera-artikulu bilduma bat, baina bietan ideia beretsuak jorratzen dira. Aitortzen dut gehiago gustatu zaidala bigarren hau, gardenagoa baita mezua; aitortzen dut ere tradizional samarra naizela irakurketetan.

Aipatzen duen ideietako bat da euskal idazleei bortizkeriaren aurrean jarrera bat har dezatela eskatzen zaiela, are gehiago, euskal idazleak pertsonaia publiko bihurtu nahi dituztela. Bat nator Alonsorekin. Joera oso zabaldua da gure artean jendea sailkatzearena. Gainera, komunikabideek bazka behar dute eta askotan idazlea gailentzen zaio liburuari. Bakarren bat idazle izaterea iris liteke idazten hasi baino lehen.

Alonsok defendatzen duen beste ideia bat da euskaldunek euskaraz idazteko eskubidea dutela eta eskubidea bera dutela euskaraz idatzi nahi ez badute. Nire iritziz, edozeinek ez luke argudio hau ulertuko. Are gehiago, bakarren batek traizio gisa uler lezake.

link

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta