EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Jon Alonso Fourcade > Hemeroteca

The Balde

2002-02 Agur, Darwin | Kirmen Uribe

Saiakera literarioa da “Agur, Darwin eta beste arkeologia batzuk” Jon Alonsok berak aurreko “Camembert helburu” hartan abiarazi zuen bide beretik, edo Peru Alberdik “Satorrak baino lurperago”n eutsi zion mailan. Unibertsitate giroko saiakera astun eta itogarritik aparte ari da Jon Alonso, literatura da abiapuntu eta literatura helburu. Euskaraz lan egiten duen idazle eta itzultzailearen min eta ezinak ageri dira Jon Alonsoren obra honetan, eguneroko hizpide gogoeta eginik: literaturaren unibertsaltasuna, literatura nazionala, euskara gastronomia aitzakia, hizkuntzaren zehaztasuna, nork bere hizkuntzan idazteko arrazoia… egia biribilenei galdera marka jarriz ari da egilea, hainbat eta hainbat idazlek idatzitakoak gurera ekarriz eztabaidan jarriz, eta, alditan, erantzun berriak abiaraziz. Arriskuak hartuz, alegia. Estimatzekoa baita.

Juan Zelaia sariaren lehen emaitza, Jon Alonsoren “Agur, Darwin eta besta arkeologia batzuk” Pamiela argitaletxearen asmo ederra da, saiakera guztiz interesgarria, nobelaz besteko jeneroak burua hedabideetara jaso ezinik diren honetan.

link

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta