EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Irati Jimenez Uriarte > Hemeroteca

El Correo

2006-10-04 Ezinezko harremana | Jaivier Rojo

Irati Jimenez 70ko hamarkadako beste idazle bat dugu, nobela labur bat argitaratu berri duena. “Bat, bi, Manchester” izenburua du liburuak eta Agustin Zubikarai saria irabazi du aurtengo deialdian. Liburuan ezinezko maitasun baten istorioa kontatzen zaigu. Alde batetik, kontalaria dugu, nobelan izena aipatzen ez zaiona, homosexuala. Izan ere, horrelaxe definitzen du pertsonaia honek bere burua lehenengo momentutik, identitate arazoak edo literatur ekonomiak bultzatuta. Bestetik, Aitor izeneko pertsonaia dugu, emakume guztiak erakartzen dituen mutila. Biek topo egiten dute Manchesterren. Ezinezkoa dirudi bi pertsonaiok elkarrekin egotea, guztiz desberdinak baitira. Baina Manchesterren daude, nolabaiteko deserri pertsonalean, ihesaldi existentzialeko geldiune batean bezala, eta beste euskarririk ez dutelarik, elkarrengana jotzen dute. Nobela labur baten aurrean gaude eta alde honetatik esan behar da idazlea saiatu dela lehen momentutik bi pertsonaien izaerak argi finkatzen eta agian horrexegatik gertatzen dira hain eskematiko beraien arteko desberdintasunak. Edonola ere, narrazioa interesgarria da, metaforizazio joera erakusten duen estilo dotore batez idatzia.

link

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta