EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Imanol Azkue Ibarbia > Hemeroteca

El Correo

2005-07-20 Errealitatearen itxura | Javier Rojo

Imanol Azkue Ibarbiaren izena gutxitan agertu zaigu moldeko hizkietan literatur lan bati lotuta, baina, ez adinez, ezta ibilbidez ere, ez da hasi berria langintza honetan. “Egunerokoa ez dena” izenburuko ipuin liburu hau maila honetan argitaratzen duen lehenengo idazlana izango da, baina begi-bistakoa da luze landutako idazkera dugula hor. Sei narrazio agertzen dira liburu honetan, sei bakarrik, zoritxarrez, eta errealitatearen aurreko planteamenduaren aldetik zenbait antzekotasun agertzen dira istorio horietan. Pertsonaiak errealitate batean bizi dira, eta itxuraz behintzat, errealitate hori nahiko orekatua da. Itxuraz besterik ez. Itxura horren atzean pitzadurak agertzen zaizkigu. Pertsonaia bat, adibidez, konbentzituta bizi izan da bere aita istripuz hil zela, bera jaio baino lehen. Errealitatea beste bat izan ordea, eta kasualitatez jakingo du bizitza osoan ezkutatu dioten egia. Bestetan, errealitatean arrakala sortzen duen elementu hori pertsonaien irudimenari dagokio, errealitate ziztrinaren aurrean irudimenezko mundua izan baitaiteke irteera. Liburu interesgarri baten aurrean gaude eta hemendik aurrera idazlearen ibilbidea kontuan izan beharko dugu, ahots berri eta interesgarriak hain beharrezkoak dituen literatura honetan.

link

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta