EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Asier Serrano Lasa > Hemeroteca

El Correo

1997-10-29 Gizartea aurka | Javier Rojo

Lehenengo eta behin, Asier Serrano poeta gaztea dela esan behar da, 1975.ean jaio baita. Horrela irakurleak hobeto uler lezake hemen esango diren gauza batzuen zergatia. Bere poesia nitasunaren inguruan eraikita dago, “Ni” hori baita poesia guztiaren ardatza. Nitasun honen adierazpenean ezinegona, batez ere “ni” eta gizartearen kontrajarpenetik sortzen den ezinegona elementu garrantzitsua da. Jarrerak, beraz, sustrai erromantiko handiak dauzka, batzutan ironia erabiliz izkutatu nahiko lukeen arren. Poemak egiteko, batez ere liburuaren lehenengo ataletan, errepikazioa, paralelismoa eta simetria dira erabiltzen dituen teknikak, batzutan oso era sinplean erabiliak ere; eta, hauez gainera, irudien pilaketa kahotikoa, surrealismoan oinarriak eduki litzakeena. Ez dakit poemek liburuan mantentzen duten ordena idatzi zireneko ordena berbera den ala ez. Hau horrela balitz, idazleak denborarekin aldaketa batzuk egin dituela frogatuko luke. Izan ere, azken poemetan batzutan hain nekagarria gertatzen zen simetriarako joera hori piska bat apaldu eta irudien arteko erlazioa logikoago bihurtu da. Esango nuke azken ataletako poema horietan idazleak hein batean behintzat Sarrionaindiaren eta Miranderen eragina jaso duela.

link

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta